es | fr | en


Mai 21 2015

TRIKITIXA UDALEKUAK 2015

Erdizka Trikitizale Elkarteak udalekuak antolatu ditu.

NORI ZUZENDUA: 2000 eta 2005 urteen artean jaiotako trikitilariei

NOIZ: Ekainaren 24tik 27ra

NON: Elosu (Bergara)

IZEN EMATEA:

Maiatzaren 12tik 30era (plaza mugatuak)

PREZIOA: 90€

Izena eman edo informazio gehiago jakiteko: trikitixaudalekuak@hotmail.com

Mai 18 2015

BIZKAIKO TRIKITIXA EGUNA

Bizkaiko Trikitixa Elkarteak Trikitixa Eguna antolatu du:

NOIZ: Ekainaren 6an

NON: Portugaleten

EGITARAUA:

12:00etan trikitilarien topaketa Solar plazan

12:30etatik aurrera kalejira eta trikipoteoa herritik

15:30ean bazkaria Merkatuan

22:00etan erromeria Imuntzo eta Belokiren eskutik Solar plazan

Bazkaria 12€ kostako da.

Izena emateko azken eguna: Ekainaren 3a.

Informazio gehiago: bizkaia@trikitixa.net edo 665 716 390

Api 27 2015

ITZIARKO ERROMERIA EGUNA

Andutz kultur taldeak Itziarko erromeria eguna antolatu du Maiatzaren 2rako.

Egitaraua:

11:00 Kalejira

12:00 Mokadua (herriko plazan)

12:15 Itziarko eta Bianako dantzariak (herriko plazan)

13:00 Kalez kale

14:30 Herri bazkaria (frontoian)

18:00 Erromeria (herriko plazan)

23:00 Erromeria soinujoleekin

Bertan izango dira Hernaniko fanfarrea, Hernaniko albokariak, Zubietako joaldunak, Debako eta Hernaniko txistulariak, Hernaniko dultzaineroak, Xabi Etxaniz eta Ainara Saizar, Saioa Lizaralde eta Idurre Arriola, Jagoba, Naia eta Janire eta Maitane eta Alaitz.

Mar 12 2015

AGORTU DIRA SAN JOSE JAIALDIRAKO ERRESERBAK

San Jose 2015 trikiti jaialdirako erreserba guztiak agortu dira. Gogoratu egunean bertan 100 sarrera egongo direla leihatilan saltzeko. Tabernetan ere bada oraindik sarrerarik! Bizkor ibili!

Mar 2 2015

SAN JOSETAKO TRIKITI JAIALDIA 2015

NOIZ: Martxoaren 21ean, 17:30ean

NON: Azpeitiko Soreasu antzokian

PARTAIDEAK:

- Ospas eta Janire

- Martin eta taldea

- Zabaleta eta Motriku

- Laura Apeztegia eta Begoña Alzugaray

- Leire Zumeta eta Amaia Arza

- Julen Alonso eta Eneritz Aulestia

- Libe eta Udane

SARRERAK: Martxoaren 12tik aurrera eskuratu ahal izango dira 12€-tan:

- Azpeitiko Mendizabalen, Pastorkuan eta Ametsan

- Azkoitiko Ixidron

- Elkartera idatziz: trikitixa@trikitixa.net

- Elkartera deituz: 943 83 28 28 (goizez) / 669 363 492 / 657 794 217

Erreserbak egunean bertan 16:00etatik 16:30etara jaso beharko dira leihatilan (jasotzen ez direnak salgai jarriko dira). 16:30etatik aurrera gutxienez 100 sarrera izango dira salgai.

Ots 19 2015

BATZAR NAGUSIA ETA BAZKARIA

Datorren martxoaren 8an, urteko Batzar Nagusia ospatuko dugu:

PROGRAMA

11:30: Adunan bildu

12:00: Batzar Nagusia Udaletxeko Kultur Aretoan

14:00: Bazkaria Adunako Uztartza jatetxean

GAI ORDENA

2014ko balantzea

2015eko egitasmoen aurkezpena

Zuzendaritzaren berrikuspena

Galderak eta proposamenak

OHARRA: Bazkaltzera geratu nahi duenak izena eman beharko du trikitixa@trikitixa.net helbidean edo 943832828 telefono zenbakian. Izena emateko azken eguna martxoaren 2a izango da.

Urt 12 2015

NAFARROAKO I. TRIKITI JAIALDIA

NON: Altsasuko Iortia aretoan.

NOIZ: Urtarrilaren 17an, 17:30tan.

Jaialdian parte hartuko duten musikariak honakoak izango dira:

Tapia eta Leturia

Alaitz Telletxea eta Arkaitz Miner

Xabier Etxaniz eta Ainara Saizar

Izer eta Ines Osinaga

Elizagoien ahizpak

Eneko Dorronsoro eta Aiora Urdangarin

Gozategi

Aurkezlea: Anjel Alkain

Sarrera: 12€     Ondorengo afaria: 20€

OHARRA: Sarrerak agortuta daude.

Aza 24 2014

Igandean aurkeztuko dugu Zendoiaren liburu-diskoa

Laxaro Azkunek idatzi du Soinuaren Liburutegiko 10. alea: “Zendoia, pozaren mezularia”. Tomas Zubizarretari,  “Zendoiari”, eskainitako liburu-diskoa da eta igande honetan, bere 84. urtebetetze egunean, Azkoitian aurkeztuko dugu.

NOIZ: Azaroaren 30ean, igandean, 12:00etan

NON: Azkoitiko Udaletxean

Zendoia bera bertan izango da hainbat trikitilarik lagunduta. Aurkezpenaren aurretik kalejira egingo dugu eta beraz, nahi izanez gero, animatu eta etorri.

Duela 13 urte ekin genion Soinuaren Liburutegia osatzeari eta ibilbide horretan, hainbat trikitilariri eta panderojoleri eskainitako biografiak argitaratu ditugu: Elgeta, Gelatxo, Rufino Arrola, Sakabi, Epelde, Zumarragako Trikitixa, Urrestillako Trikitixa, Landakanda, Maltzeta eta aurten, Zendoia.

* Liburu-diskoa, ohiko saltokietan edo webgune honetako denda atalean eros dezakezu.

Aza 21 2014

Getxoko Nazioarteko Trikitixa Jaialdia

Bizkaiko Trikitixa Elkarteak Nazioarteko Trikitixa Jaialdia antolatu du:

NOIZ: Azaroaren 29an, 19:00etan

NON: Andres Isasi Musika Eskolan

Jaialdian parte hartuko duten musikariak honakoak izango dira:

- Niamh Ní Charra eta Daoíri Farrel (Irlanda)

- Timmi Turmel eta Christian Nolet (Quebec)

- Edurne Iturbe eta Oihana Irastorza (Euskal Herria)

- Ines Osinaga (Euskal Herria)

Ondoren, CLOVERWIND taldea arituko da Algortako EKIN tabernan.

Sarrerak salgai: Algortako Kultur Etxean (telf: 944914980) eta BBK-n (www.bbk.es edo orotariko kutxazainetan)

Aurreko urteetan bezala, TRIKITIXA IKASTAROA eskainiko dute jaialdira etorritako atzerriko musikariek: Timmi Turmelek eta Niamh Ní Charrak. Ikastaroa doan izango da, baina aurretik izena ematea beharrezkoa da.

NOIZ: Azaroaren 30ean, 18:00-20:00

NON: Algortako Villamonteko Kultur Etxean

IZEN-EMATEA: bizkaia@trikitixa.net (azken eguna azaroaren 27a)

Urr 29 2014

GEURE KOLKOTIK 2014 KALEAN DA

“Geure Kolkotik” pieza berrien bildumako bosgarren alea kaleratu berri dugu. Disko honetan honako trikitilariek parte hartu dute:

Astiasaran II

Aritz Alustiza

Eneritz Bengoetxea

Iker Dorronsoro

Maitane Ayerza

Soinu txikiaz eta perkusio ezberdinez osaturiko hiru pieza berri sortu ditu trikitilari bakoitzak. Gisa guztietako doinuak entzun litezke diskoa osatzen duten hamabost piezetan: Kalejira, fandangoa, reggaea, trikitixa…

Aurkezpen kontzertua: AZAROAREN 9an, 17:30ean, Bergarako Zabalotegi Aretoan izango da. Sarrerak, 16:30etatik aurrera leihatilan izango dira salgai 4€-tan.

* Diskoa, ohiko saltokietan edo webgune honetako DENDA atalean eros dezakezu.