es | fr | en


Api 23 2014

ITZIARKO ERROMERIA EGUNA

Andutz Kultur Taldeak Itziarko erromeria eguna antolatu du.

NOIZ: Maiatzak 3, larunbata

EGITARAUA:

11:00etan hasita kalejirak, bertso saioa, Itziarko eta Bianako dantzariak…

14:30 Herri bazkaria frontoian

18:00 Erromeria herriko plazan

23:00 Erromeria soinujoleekin

Informazio gehiago kartelean.

Bazkarirako txartelak erosteko:

Kanalan (943 19 90 35), Bikainen (943 19 93 70), Hostalen (943 19 90 61) eta Gure Dendan (943 19 93 62).

Helduak: 15€

Haurrak: 8€ (Gure Dendan bakarrik)

Txartelak erosteko azken eguna: Apirilak 30, asteazkena

Mar 31 2014

EUSKAL HERRIKO TRIKITIXA EGUNA

NOIZ: 2014ko ekainaren 15ean

NON: Zarautzen

Egitaraua eta bazkarirako izena emateko epea aurrerago zehaztuko dira.

Mar 31 2014

TRIKITIXA UDALEKUAK 2014

NOIZ: 2014ko ekainaren 24tik 28ra

NON: Abaigarko aterpetxean (Nafarroan)

ADINA: 8 – 14 urteko haurrei zuzendua

Izena emateko azken eguna: Apirilaren 25a

ERDIZKA TRIKIKITXA ELKARTEAK trikitixa udalekuak antolatu ditu. Euskal Herri osoko haurrek parte hartu ahal izango dute, euren trikitixa edo pandero maila edonolakoa izanda ere.

Astean zehar hainbat ekintza burutuko dira: Trikitixa, perkusio, dantza nahiz kantu saioak, trikitilari profesionalen bisita bereziak, txangoak, erromeriak…

Udalekuetako plaza kopurua mugatua da. Izen emate eta ordainketa ordena jarraituko da plazak betetzerakoan.

Informazio gehiagorako idatzi trikitixaudalekuak@hotmail.com helbidera.

Mar 14 2014

Erreserbak agortu dira!

Gaur bertan zabaldu da San Jose trikiti jaialdirako sarrerak erreserbatzeko aukera eta dagoeneko agortu dira.

Beraz, hemendik aurrera sarrerak eskuratzeko:

- Azpeitiko Pastorkua, Mendizabal eta Ametsa tabernetan.

- Egunean bertan 100 sarrera egongo dira leihatilan salgai 16:30etatik aurrera

Azkar ibili!

Mar 7 2014

SAN JOSE JAIALDI OMENALDIA

NOIZ: Martxoaren 23an, 17:30ean

NON: Azpeitiko Soreasu antzokian

SARRERAK: Martxoaren 14tik aurrera eskuratu ahal izango dira 12€-tan:

- Azpeitiko Mendizabalen, Pastorkuan eta Ametsan

- Azkoitiko Ixidron

- Elkartera idatziz: trikitixa@trikitixa.net

- Elkartera deituz: 943 83 28 28 (goizez) / 669 363 492 / 657 794 217

Erreserbak 16:00etatik 16:30etara jaso beharko dira leihatilan. 16:30etatik aurrera 100 sarrera izango dira salgai.

Ots 24 2014

“ZENBAKIZ” trikitixa editorea

Tirikitrauki musika dendak bihar aurkeztuko du Zenbakiz trikitixa partiturak osatzeko on-line editorea. Solfeorik gabeko metodoan erabiltzen diren partitura “zifratuak” sortzeko aukera eskaintzen du editore honek, modu erraz eta erosoan.

Zenbakiz trikitixa editorea nahi duen ororen esku dago Tirikitrauki musika-dendaren webgunean (www.tirikitrauki.com/zenbakiz).

AURKEZPENA/PRENTSAURREKOA:

Aurkezpen ekitaldia Donostiako Koldo Mitxelenan izango da, otsailaren 25ean, 10:30ean. Ekitaldian Tirikitrauki musika dendako arduradunak, Iametsa Interaktiboa enpresako ordezkaria eta Iker Goenaga eta Joseba Tapia trikitilariek ere parte hartuko dute.

Urt 29 2014

Trikitixa eta biolin kontzertua

NOIZ: Otsailaren 7an, 20:00etan

NON: Baigorrin (Bixentenian)


Ezpeletako Soinu Ttiki elkarteko gazteek kontzertu bat emanen dute Bixentenian, Baigorrin. Urte bat daramate elkarrekin, eta lan hori Irlandararte eraman dute Urrian. Iparla elkartearen laguntza eskertzeko, kontzertu hori emana izanen da, urte horren lanaren fruitua erakusteko, baita ere Irlandan ikasitako musiken aurkezteko.

Trikitixa eta arrabitaren nahasketa bizi eta goxoa entzuteko aukera duzu Otsailaren 7an Baigorrin.

Basaizea elkarteak pintxo eta edariak proposatuko ditu gaualdian zehar.

Abe 2 2013

GEURE KOLKOTIK 2013 KONTZERTUA

NOIZ: 2013ko ABENDUAREN 12an, 19:30etan.

NON: Zumarragako Zelai Aristi Zinean

Sarrera DOAN

Abe 2 2013

ORIOKO TRIKITILARI EGUNA

Abenduaren 28an, larunbatarekin, Trikitilarien eguna ospatuko da Orion.

11:30 Herriko Plazan elkartuko gara trikitilari guztiak

12:00 Kalejira herriko kaleetan barrena

14:00 Bazkaria. 15€ kostako da eta aurretik izena eman behar da

Izena emateko: ketxea@oriokoudala.com

943 134 409 / 619 455 810

Izena emateko azken eguna abenduaren 18a izango da.

Bazkariko menua hau izango da: paella; oilasko errea entsaladarekin; ijito-besoa; ura, ardoa eta sagardoa; kafea eta infusioak.

17:00 Festari amaiera emateko, herriko lau tabernetan erromeriak hasiko dira.

  • 17:00etan, Loretxu tabernan: Zabale eta Lurdes Alkorta
  • 17:45etan, Arkaitz tabernan: Oskar eta Aitziber Estanga
  • 18:30etan, Salatxo tabernan: Maixa, Ines eta Maite
  • 19:15etan, Kolon Txiki tabernan: Azkonobieta eta Imanol
Aza 18 2013

NAZIOARTEKO TRIKITIXA JAIALDIA

NOIZ: 2013ko azaroaren 30ean, 19:00etan

NON: Getxon, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan

Jaialdia bukatu ostean, Trikijaia ospatuko da Algortako The Piper’s tabernan. Bertan, Aldats taldeak erromeria eskainiko du. Jaialdia bukatzean doaneko autobus zerbitzua egongo da Andres Isasitik The Piper’s tabernara joateko.